lunes, 27 de septiembre de 2010

Udala AHTkoekin negoziatzen?

Ezin dut ezkutau susmo txarraren bat nuela herrin egiten ari diren AHTko obren aurrean hainbat jenderen ixiltasuna ikustean.

Herri osoa hankaz gora jartzen ari dira, tunelak egiteko mendiak zulatzen, lur mugimenduak, Kortatuko akzesoa egiteko sekulako txikizia ... eta geuk geldi? Zer arraio pasatzen da? non daude aurreko urteotan hainbeste kartel eta protesta egin dutenak?

Susmoa nuen udala zerbait negoziatzen ari zela AHTko agintariekin, hau da, udala eta AHTren aurkarien ixiltasunaren truke herrirako zerbait lortzeko asmorekin negoziatzen ari zirela. Ez nuen sinesten. Hobeto esanda, ez nuen sinetsi nahi.

Galdera batzu egin ditu han hemenka, udalaren ingurun dabiltzen jenderen oso gertukoen artean eta ixiltasun nagusi. Hala ere, beraietako batek, esan zidanez, AHTkoekin negoziatzen ari dira herrirako zerbiat onuragarria lortzeko.

Benetan, horrela bada beintzat, lotsagarria iruditzen zait hainbestetan PNVri kritikatu diogun merkantilismoan gu erortzea. Espero det gezurra izatea baina ikusita gure ixiltasuna, obren aurrean daramagun jarrera makurtua, zalantza gutxi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario