jueves, 23 de septiembre de 2010

Nekazaritza ekologikoaretik abiatuta ...

Kalen jarrita dauden kartel batzutan azaltzen danez Udala goierri mailan nekazaritza ekologikoaren aldeko proiektu batean sartu da. Fenomeno!
Earki iruditzen zaizkit horrelako urratsak ematea eta bide beretik jarraitu behar dala uste det. Ona litzake herriko baserritarren arten ekoizpen ekologikoa bultzatzea eta baserritarrez gain, beste gainuntzekon arten ere bai. Zergatik ez beste hainbat herritan EHNEkoek bultzatzen ari diren kontsumoko talde bat sortu?
Nekazaritza ekologikoarekin batera ez legoke gaizki etxe partikularretan eguzki plakak jartzeko informazioa eta laguntzak ematea eta zer hobeto, udal eraikuntzetatik ejenplu ematen hasten bagara; zer esanik ez, kultur etxe eta zinerako pelleteko berogailua jartzea; kutsadura luminikoa gutxitzeko farolak aldatzea (aurrekoei hainbeste kritikatzen genienak); herriko eta ondoko herrietara doazen langileekin bizikletaren erabilpena sustatu, etb, etb.
Bada bai, zer egin, sostengarritasunaren bidean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario