jueves, 28 de octubre de 2010

Norma berriak onartu ditu Diputaziok

Atzo diputazioak behigoz gure herriko norma subsidiarioak onartu zittun. Legorretako ezeker abertzalekok pozik eoteko modun gera aurrera atea nahi genituenak atera dittugulako. 202 etxe berri (eliza ondon, berostegin, zubiaurren, etb), barretxekoan industrialdea, etb.

ZORIONAK Iñaki eta udaletxeko guztiei!

domingo, 17 de octubre de 2010

Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa


Denbora behar dut gaur EL PAISek argitaratzen duen Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketa; luzea bezain sakona. Atzoko farra ondoren ez dauket burua halako gai sakonetarako baina lehen bistazoan, gai oso garrantzitsua irudittu zait.
Periodikuan elkarrizketa laburtu egin dute, auskalo zergatik, neuk hemen elkarrizketa osoa irakurtzeko ematen dizut.

Astia aurkitzen badiat, nere iritzia plazaratzen saiatuko naiz hemendik egun batzutara baina ez dakit ba....

miércoles, 13 de octubre de 2010

Atzo Iruñean Olatu Berdean


Atzo, Madrilen hispanitateko pesta ospatzen zuten une berean, Euskal herriko nortasun nazionala aldarrikatzen deunok Iruñean izan ginen, nola ez, jai giroan. Jende asko, ez nahi haina baino, eta giro ezinhobea.
 Olatu berdea geldiezina da eta hortxe jardun beharren gaude gure herrian ere.

lunes, 27 de septiembre de 2010

Udala AHTkoekin negoziatzen?

Ezin dut ezkutau susmo txarraren bat nuela herrin egiten ari diren AHTko obren aurrean hainbat jenderen ixiltasuna ikustean.

Herri osoa hankaz gora jartzen ari dira, tunelak egiteko mendiak zulatzen, lur mugimenduak, Kortatuko akzesoa egiteko sekulako txikizia ... eta geuk geldi? Zer arraio pasatzen da? non daude aurreko urteotan hainbeste kartel eta protesta egin dutenak?

Susmoa nuen udala zerbait negoziatzen ari zela AHTko agintariekin, hau da, udala eta AHTren aurkarien ixiltasunaren truke herrirako zerbait lortzeko asmorekin negoziatzen ari zirela. Ez nuen sinesten. Hobeto esanda, ez nuen sinetsi nahi.

Galdera batzu egin ditu han hemenka, udalaren ingurun dabiltzen jenderen oso gertukoen artean eta ixiltasun nagusi. Hala ere, beraietako batek, esan zidanez, AHTkoekin negoziatzen ari dira herrirako zerbiat onuragarria lortzeko.

Benetan, horrela bada beintzat, lotsagarria iruditzen zait hainbestetan PNVri kritikatu diogun merkantilismoan gu erortzea. Espero det gezurra izatea baina ikusita gure ixiltasuna, obren aurrean daramagun jarrera makurtua, zalantza gutxi.

jueves, 23 de septiembre de 2010

Nekazaritza ekologikoaretik abiatuta ...

Kalen jarrita dauden kartel batzutan azaltzen danez Udala goierri mailan nekazaritza ekologikoaren aldeko proiektu batean sartu da. Fenomeno!
Earki iruditzen zaizkit horrelako urratsak ematea eta bide beretik jarraitu behar dala uste det. Ona litzake herriko baserritarren arten ekoizpen ekologikoa bultzatzea eta baserritarrez gain, beste gainuntzekon arten ere bai. Zergatik ez beste hainbat herritan EHNEkoek bultzatzen ari diren kontsumoko talde bat sortu?
Nekazaritza ekologikoarekin batera ez legoke gaizki etxe partikularretan eguzki plakak jartzeko informazioa eta laguntzak ematea eta zer hobeto, udal eraikuntzetatik ejenplu ematen hasten bagara; zer esanik ez, kultur etxe eta zinerako pelleteko berogailua jartzea; kutsadura luminikoa gutxitzeko farolak aldatzea (aurrekoei hainbeste kritikatzen genienak); herriko eta ondoko herrietara doazen langileekin bizikletaren erabilpena sustatu, etb, etb.
Bada bai, zer egin, sostengarritasunaren bidean.

lunes, 20 de septiembre de 2010

Ez jarraitu Itsasondoko eredue

Harrituta nago Itsasondoko Udalak zaborraren kontuan emandako pausuarekin. Sasietako mankomunitatearen aurren nolabaiteko protesta azaldu bai, baina benetakoan, beste hainbat udaletxeen bide beretik jarraitu dute eta diputazio eta sasietatik bultzatzen ari diren bosgarren kontenedorea jarri due.
Ez dakit benetako arrazoia zein den baina espero det Legorretako Udalak irmo eutsiko diola atez ateko proiektuari eta inzinedorari ahal dien oztopo gehienak jarriko dizkiela.
Udala atez ateko bilketaren aldeko apustu garbia egin beharko luke, jendeari jakinazi eta pausu txikiak ematen hasi datorren urteari begira, hurrengo botaziotara zer zabor bilketa defendatu bear degu ozenki zabalduz: bosgarren kontenedorera garamatzan oraingoa ala ohiturak berrituz, atez atekoa ezarri?
Nik garbi det, Atez Atekoa.

viernes, 17 de septiembre de 2010

Itxura berritua

Itxura berritu beharrean aurkitu neok. Ez itxura hutsarengatik orria erabiltzeko praktioktasunengatik batez ere. Ea hemendik aurrera, gehiago lanetgiten deten eta gauzak bere arrastoan jartzen dittuten.